LA VIDA ES BELLA pelikula italiarra da, 1997. urtekoa. Oso polita eta entretenigarria . Zeri buruz doan kontatuko
dizuet zuen interesa pizteko, hori bai amaiera zein den jakiteko pelikula ikusi behar duzue!!
Bigarren munduko gerra gertatu baino lehen, Guido izeneko judutar bat Toscanara heltzen da liburu-denda
bat irekitzeko asmoarekin. Herritxo horretan Dora (faxista baten emaztegaia) ezagutuko du.
Azkenean Dora eta Guido ezkondu egingo dira eta umetxo bat edukiko dute. Gerratea heltzerakoan familia
osoa kontzentrazio- esparru nazi batera erameten dute.
Guido bere eskuetan dagoen guztia egingo du bere semea bizitzen ari diren egoeraz ez ohartzeko. Joku bat
dela sentiaraziko dio.
Hemen daukazue youtubetik ataratako bideo bat laburpena hobeto ulertu ahal izateko.