Ikastolan KOLOREAK gaude lantzen, horretarako ekintza desberdinak planteatzen
dira euren interesa pizteko asmoz.
Joan zan astean, plastika gelara joan ginen pintzela eta tenperakin margotzeko. Haur
bakoitzari kartulina bana, pintzela eta potetxo bat eman genien. Potetxo bakoitzean
kolore ezberdin bat zegoen.
Koloreak txandakatu egin zituzten, haur guztiak kolore danak erabili ahal izateko.
Oso gustura egon ziren haurrak, batzuk aurpegiarekin magorgotuta bukatu zuten!
Esperientzia polita eta errepikatzekoa iruditu zitzaigun.
Hemen jarriko ditut beraiek egindako marrazki batzuk:


